XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...) zuhaitz batera igo, eta bertan eman zuela lehen gaua piztiek edo tribu basatiek eraso egingo ziotelakoan, zuhaitzetako kokobizarren atzean azti zimurtu eta gaiztoen mahaspasa-begiak imajinatuz bete kokalekutik.
Robinson Crusoek bakardadea eta samina islaturik utzi zizkigun bere egunkarian.
Baina bada gauza bat Robinson Crusoeri buruz jakinarazi ez zaiguna, bete bakardadea eramangarriago bilakatu zuen zerbait, Daniel Defoe idazleak kontu handiz, eta, edonork esango luke, zitalkeriaz ezkutatu zigun zerbait.
Robinson Crusoeren egunkarian falta ziren orri anitz ez dira sekula aurkitu.
Desagertutako egunkari-orrialde horiek dira, nolabait esateko, Crusoeren egunkari ezkutua osatuko luketenak, eta, ziur aski, ez zen hainbeste heroia ez desmitifikatu nahia izan, baizik eta akaso auzolotsa, Daniel Defoe idazlea Robinson Crusoeren egunkariko orrialde haiek bere etxeko su-baxuan edo tximinian
Auskalo zer paturekin egin zuten orri haiek zapart.
Litekeena da, dena den